
Historikoki, uste bezain tolerantea izan al da ezkerra homosexualitatearekin? Zein izan zen bere jarrera frankismoaren errepresioaren aurrean? Diktadorea hil ondoren, aho batez babestu al zuen «gay mugimendu» berria? Ezkerreko alderdietatik etorritako maila ertain eta altuko gay maskulinoak izan al dira nagusiki beren lerroak handitu zituztenak edo mundu paralelo oso bat egon al da, trabestiak, lumadun marikak, elementu erradikalak edo lesbiana autonomoen lehen taldeetako batzuk zeinak historiografiak bigarren mailara baztertu edo, zuzenean, ikusezin bihurtu dituen?
Galdera horiek eta interes bereko beste hainbeste jarriko ditu mahai gainean CNT Iruñan Piro Subratek. Datorren irailaren 29an izango dugu sindikatuan, ‘Invertidos y rompepatrias. Marxismo, anarquismo y desobediencia sexual y de género en el estado español (1868-1982)’ (Ed. Imperdible) liburua aurkezten.
LIBURUAREN AURKEZPENA PIRO SUBRAT EGILEAREKIN // PRESENTACIÓN DEL LIBRO CON SU AUTOR PIRO SUBRAT
📣 ‘Invertidos y rompepatrias. Marxismo, anarquismo y desobediencia sexual en el Estado Español’
🗓 Irailak 29 de septiembre
🕖 19.00
📍 CNT Iruñea. C/ Hilarión Eslava k. 11
